Alizia Erokerien lurraldean
Autor: | Evald Flisar |
---|---|
EAN: | 9788498688634 |
eBook Format: | ePUB |
Sprache: | metaCatalog.groups.language.options.euskara |
Produktart: | eBook |
Veröffentlichungsdatum: | 08.09.2024 |
Kategorie: | |
Schlagworte: | Ekologia Esloveniar literatura Evald Flisar Fantasia GG4A Gerardo Markuleta Natura |
8,99 €*
Versandkostenfrei
Die Verfügbarkeit wird nach ihrer Bestellung bei uns geprüft.
Bücher sind in der Regel innerhalb von 1-2 Werktagen abholbereit.
Ederki pasatuko duzu Alizia Erokerien Lurraldean irakurri bitartean! Eta, aldi berean, Poterbatzaren patuak kezkatuko zaitu, gure munduaren antz handia duenak.
Lurralde hori ez duzu mapa batean aurkituko. Ozeano Atlantikoaren erdian dagoen hautsez betetako uharte bat da. Bertako biztanleek baliabide natural guztiak agortu dituzte, buztinaren antzeko substantzia bat izan ezik, Pottington hiriburuaren azpian induskatzen dena. Hiria azpian dagoen zuloan eror ez dadin, gero eta handiagoa baita, zutabe gero eta gehiago behar dituzte, eta horretarako lur azpiko materiala behar dute. Den-dena material horrekin egina dago, baita zuhaitzak ere... Lur azpiko zuloak hazten jarraitzen duenez, zutabe gehiago behar dituzte, eta horiek eraikitzeko fabrikatzen dutena txikitu behar dute.
Alizia eta bere osaba, arazo ekonomikoetan aditua, uharte honetan daude. Poterbatza itsas mailatik gora mantentzeko kontratatzen dituzte...
Elkarrizketa burutsuak Hana Tintor ilustratzaileak irudiz hornitu ditu. Egileak modu dibertigarrian gogorarazten digu zapaltzen dugun lurra gero eta meheagoa dela...
Liburuak zenbait edizio izan ditu jada, eta hizkuntza ezberdinetan argitaratuda. Duela urte batzuk Cankar lehiaketarako hautatu zuten. Estatu Batuetan bertsio dramatizatu bat argitaratu zen, eta Austriako Theater im Keller-ek alemanezko itzulpen bat eszenaratu zuen.
EVALD FLISAR 1945eko otsailaren 13an jaio zen Gerlinci-n, Esloveniako ipar-ekialdean. Idazlea, antzerkigilea, saiogilea, editorea eta itzultzailea da. Literatura Konparatua ikasi zuen Ljubljanan, Ingeles Hizkuntza eta Literatura Londresen, eta Psikologia Australian. Bidaiaria izan da (98 herrialdetan ibili da orain arte), Sydneyko metroko gidaria, Londresen argitaratutako Zientziaren Entziklopedia-ren editorea (besteak beste), BBCrako kontakizun laburren eta irrati-lanen egilea, Esloveniako Idazleen Elkarteko presidentea (1995-2002) eta, 1998tik, Sodobnost Esloveniako literatur aldizkaririk zaharrenaren zuzendaria.