Arrazoia ez dago edukitzerik

Liburua gogoeta laburren bilduma bat da, funtsean. Laburtasuna ez da, nolanahi ere, aforismoraino iristen, kasu bakan batzuetan izan ezik. Autoreak berbatura deitzen dio (eta ez literatura) darabilen hizkuntza, mintzamolde edo estiloari: ahozkotasuna izeneko esparru horretaraino mugatu gabe ere, berba edo hitzetik abiatzen dela dio bere jarduna, letra hiletik baino areago. Mamiari dagokion aldetik, arrazoiaren jabetasuna izan liteke, zerbait izatekotan, liburuaren muina; arrazoia eduki beharrak dakarren okerra edo ezina ere bai, nolazpait. Era guztietako zerei buruzko gogoetetan agertu nahi luke autoreak egiazko arrazoi baten jabe egin ezina.

Iñaki Segurola Amutxastegi (Azpeitia, 1962), filologoa eta hiztegigilea da. Irratian ez ezik, pren­t­san ere jarduna da, eta hiruliburu argitaratu ditu: Gaur ere ez du hiltzeko egu­ral­dirik egingo (2005), Nere gorringotik (2008) eta Arrazoia ez dago edukitzerik (2012).

Weitere Produkte vom selben Autor

Download
ePUB
Ganorexia Iñaki Segurola

11,99 €*
Download
ePUB
Koiteretzia Iñaki Segurola

13,99 €*