Auschwitzeko tatuatzailea

Lale Sokolov tatuatzaile lanetan ari zen Auschwitz-Birkenaun. Zenbaki bana tatuatzen zien bera bezala suntsigai sartzen zirenei. Egun batean, tatuatzeko txandaren zain zegoen neska bat ikusi zuen, Gita, dardar batean, izuak goitik behera hartuta. Laleren bihotza maitasunez goritu zen instantean, eta erabaki irmoa hartu zuen: infernu hartatik biek bizirik atera behar zuten. Mundu osoko kritika eta irakurleen txaloak jaso dituen eleberri honek Holokaustotik bizirik atera ziren Lale eta Gita Sokolov judu eslovakiarren benetako historia du oinarri. Bai haien historiak, bai eleberri honek, itxaropenari eta maitasunaren indarrari egiten diote gorazarre argitsua.

HEATHER MORRIS Zeelanda Berrian jaio zen, baina Melbournen bizi da gaur egun, eta bertan lan egiten du ospitale publiko handi batean. 2003an aurkeztu zioten agure bat, 'kontatzeko moduko historia bat izan zezakeena'. Horrela ezagutu zuen Lale Sokolov, Auschwitzeko tatuatzailea eleberriaren muinean dagoen benetako historiaren protagonista, Lalek infernu hartan ezagutu eta bizi osorako bikotekide izan zuen Gidarekin batera.

Weitere Produkte vom selben Autor

Download
ePUB
Die Schwestern von Auschwitz Heather Morris

12,99 €*
Download
ePUB
Geschichten der Hoffnung Heather Morris

15,99 €*
Download
ePUB
Der Tätowierer von Auschwitz Heather Morris

14,99 €*