Eguraldiaren euskara
Autor: | Kepa Diegez |
---|---|
EAN: | 9788498688399 |
eBook Format: | ePUB |
Sprache: | metaCatalog.groups.language.options.español |
Produktart: | eBook |
Veröffentlichungsdatum: | 11.11.2023 |
Untertitel: | Aro-bidaia Euskal Herrian barrena |
Kategorie: | |
Schlagworte: | Alberdania Eguraldia Herri-kontakizunak Kepa Diegez Kultura Lexikoa Natura Saiakera Saiakera nobelatua |
12,99 €*
Versandkostenfrei
Die Verfügbarkeit wird nach ihrer Bestellung bei uns geprüft.
Bücher sind in der Regel innerhalb von 1-2 Werktagen abholbereit.
Liburu honek protagonista behinena du bere baitan: aro-bidaiaria. Denbora-bidaiari batek ez bezala, hark ez du atzera-aurrera egiten denboran barrena, baizik eta beti aurrera egiten duela, herriz herri, eguneroko solasaldietan erabiltzen diren arotitzak -eguraldiari buruzko hitzak- Bildu nahian, uste sendoa baitu hitzak komunitate kultural baten ordezkari bereizgarrienetarikoak direla; maiz, hitzak ez ezik, esapideak, atsotitzak eta mundua ulertzeko erak entzun eta jasoko ditu. Den-dena zorroratzeko gogoahartuko du bidaia-kaiera batean, baina, hainbeste kontu azalduko zaizkio, ezen, bidaiaren une jakin batean laguntza eskatu beharrean egongo baita, bidaia pentsatutako moduan amaituko badu.
Euskal Herriko herrialde guztietan gaindi ibiliko da, Getxon hasi, oraindik jatorrizko hizkera gordetzen duen Bizkaiko herria, mendebalderenean kokatua, eta Eskiulan bukatu, Euskal Herritik kanpoko herri euskalduna, Biarno aldean. Elkargune ugari erabiliko ditu herritar eta adituekin aroaren hitzez jarduteko: kultur etxeak, udaletxeak, euskaltegiak, euskara-elkarteak, tabernak, elizak, parkeak... edozein toki eder zaio aro-bidaiariari herritar eta adituekin ihardukitzeko.
Saiakera nobelatua da, xedea erakutsi, azaldu eta irakastea baitu, baina eleberritik, kontakizunetik ere badauka, fikziozko eta benetako pertsonaiak bidaia guztian zehar, han-hemenka, agertzen dira-eta. Jakina, hunkigarriena, liburua hasieratik amaitu arte irakurtzea da, baina irakurleak aukeran du zuzen-zuzenean herri edo eskualde batera jotzea, zein ele erabiltzen diren ikasteko, edota bidaian barrena agerturiko hitz guztien aurkibideaz baliatu, non erabiltzen diren begiratu eta testuingurua irakurtzeko.
KEPA DIEGEZ (Bilbo, 1960). Informazio Zientzietan lizentziaduna EHUn eta Euskal Filologian Deustukoan, Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketetan doktorea ere bada (EHU). Eguraldiari lotutako ikerlan, artikulu, liburu eta hitzaldi ugari ondu ditu; besteak beste: «Etnometeorologiari buruzko euskal hiztegia egiteko oinarriak eta osagaiak» komunikazioa (Euskaltzaindiaren XV. Biltzarra, 2001); Eguraldia eta kultura euskaldunen artean (Gaiak, 2008); «Euskal lexiko meteorologikoaren azterketa» (UZTARO 120, 2022) eta «Euskal lexiko meteorologikoaren azterketa: kultura eta kognizioa » (ASJU, 271, 2022). Lan-arloan, 1985etik aurrera irakaskuntzan ari da hainbat ikastetxe, fakultate eta euskaltegitan, euskararen alorrean, beti ere.