Yoga-maisu bat Bilbon trantsizio-garaian, semearekin Indiatik etorria. Bakezaletasuna eta mistika, industria-gainbeherak eta trantsizioak berekin dituzten gatazkekin nahasturik. Aldi berean, mendizaletasunaren eta eskaladaren mistika, yogarekin, astrologiarekin eta New Age joerekin bateraturik. Eta euskal esoterismoa loratzeko ahalegina, gatazkaren aldeko apustu etsiezinarekin kontrastean. Horretan guztian, eta batez ere, pertsona zenbait, bizitza grisetik aterako dituen bidearen bila, elkar maitatuz, elkarri min eginez, tragedian, eta batik bat transzendentziazko fartsan barregarri bezain maitagarri. 'Yoga-maisu zaharra ez zen mugitu. -Aita, aita, aita... Itsasaldetik kresal hotzak egun gandutsua iragartzen zuen. Bilboren gain-gainetik, hegan zihoan industria-gainbeheraren halabehar gaiztoa, iragarpen mingarri baten antzo.'

Weitere Produkte vom selben Autor

Download
ePUB
Mailu isila Juan Kruz Igerabide

5,99 €*
Download
ePUB
Noiz arte arrazoi Juan Kruz Igerabide

8,49 €*
Download
ePUB
Hauts bihurtu zineten Juan Kruz Igerabide

10,49 €*
Download
ePUB
Doneaneko alaba Juan Kruz Igerabide

12,99 €*