Manuel txikia Extremaduratik etorri da Euskal Herrira. Baina Manuel ez da oporretan etorri, Larrañetako kuartelera baizik, aita guardia zibila duelako. Eta Manuel txikiak bere egonaldiaren berri emango digu: kuarteleko bakardadea eta pikondoko txabola, Ebaren adiskitasuna eta Keparen gorrotoa eta, azkenean, basurdeak eta errealitate belgurgarri eta burrunbatsua... Hona hemen haurrek ere irakur dezaketen ipuina, 8-88 urte bitarteko irakurleentzako istorio hunkigarri eta zirraragarria, agian gure inguruari eta gure albokoari desberdin begiratzen lagunduko diguna.

Patxi Zubizarreta (Ordizia, 1964). Gasteizen bizi da bertan euskal filologia ikasketak amaitu zituenetik. Helduentzat idatzi du -Jeansak hozkailuan, Hiru gutun Iruñetik, Joan-, baita gazte eta haurrentzat ere -Eztia eta ozpina, Atlas sentimentala, Xia Tenzinen bidaia miresgarria-, eta itzultzailea ere bada -Mirarien kalezuloa, Printze txikia, Malenkonia arabiar bat.

Weitere Produkte vom selben Autor

Download
ePUB
Barrikadak Patxi Zubizarreta

6,49 €*
Download
ePUB
Atlas sentimentala Patxi Zubizarreta

7,49 €*
Download
ePUB
Julien Vinsonen hegaldia Patxi Zubizarreta

10,49 €*
Download
ePUB
Enigma bi, erantzun bat Patxi Zubizarreta

3,99 €*