Pitzatuta gaude denok!
Autor: | Amaia Telleria |
---|---|
EAN: | 9788498687088 |
eBook Format: | ePUB |
Sprache: | metaCatalog.groups.language.options.euskara |
Produktart: | eBook |
Veröffentlichungsdatum: | 06.05.2022 |
Kategorie: | |
Schlagworte: | Bazterketa Lagunak Sareak |
7,49 €*
Versandkostenfrei
Die Verfügbarkeit wird nach ihrer Bestellung bei uns geprüft.
Bücher sind in der Regel innerhalb von 1-2 Werktagen abholbereit.
Joneren ama oso kezkatuta dago ikasturte amaieran alabak mugikorrean jaso dituen mezu eta bazterketagatik. Hurrengo urteari begira zer egin pentsatzen duen bitartean, Mundakan bizi den ahizpari eskatuko dio alaba nerabea etxean har dezan, surf-udalekuetara joateko aitzakian. Bere lehengusina Eurirekin igaroko du Jonek, hortaz, uztaila. Euri Jonek izan nahi lukeen guztia da: polita, jatorra, alaia, nortasun handikoa... Egunak aurrera doazen heinean, ordea, Jone konturatuko da gauzak ez dabiltzala espero bezala, Euri ez dela uste duen bezain indartsua eta ez duela beti defendatuko lehengusina izate hutsagatik...
AMAIA TELLERIA MUJIKA (Idiazabal, 1993). Lehen hezkuntzako irakaslea da, eta Bergarako Idazle Eskolan gradu-ondokoa egin zuen. Ipuinak argitaratu ditu zenbait aldizkaritan, eta narrazio laburrak saritu dizkiote Koldo Eleizalde, Gordexola Harana eta Errenteria Hiria lehiaketetan, besteak beste. Haize-lekuak eleberria argitaratu zuen 2020an, eta Zuhara. Itsasoaren deia gazteei zuzendutako eleberria 2021ean, biak, ALBERDANIAn.