Samuel eta Slawo

'Pieza laburrak, mikroipuinak eta narrazio laburrak, biltzen ditu liburu honek, antzerkirako gidoi ere izan litezkeen kontakizun luzeagoekin batera. Egileak guztiz bereak dituen gai eta obsesioak ageri zaizkigu orrialdeotan, inoiz baino depurazio handiagoz emanak. Umore gordinak, absurdoak, kaosak, karikaturek, muturreko egoerek irribarrearen marra leuna marraztuko dute irakurlearen ezpainetan. Maiz keinua ere izoztuko zaio, ordea, irakurleari... Gutxi du artifiziotik Karlos Linazasorok darabilen prosa biluzi zuzenakalabaina, bere ahots zeharo identifikagarriak poetika guztiz minimalista, sotila eta jantziagoa eskaintzen digu, eraginkortasunetik. '

KARLOS LINAZASORO (1962) Tolosan sortu zen. Filologoa ikasketaz, liburuzaina lanbidez. Ia genero guztiak landu ditu. Hamar ipuin-liburu idatzi ditu, hiru Alberdania etxearekin: Zer gerta ere (1994), Ez balego beste mundurik (2000) eta Ipuin errotikoak (2001).

Weitere Produkte vom selben Autor

Download
ePUB
Ez balego beste mundurik Karlos Linazasoro

9,49 €*
Download
ePUB
Altzeta Karlos Linazasoro

6,99 €*
Download
ePUB
Etxe hutsean Karlos Linazasoro

4,49 €*
Download
ePUB
Bat-batean krispetak Karlos Linazasoro

3,99 €*