Susmaezinak
Autor: | Itxaro Borda |
---|---|
EAN: | 9788498685343 |
eBook Format: | ePUB |
Sprache: | metaCatalog.groups.language.options.euskara |
Produktart: | eBook |
Veröffentlichungsdatum: | 03.02.2020 |
Kategorie: | |
Schlagworte: | Indarkeria politiko biktima errepresio euskal gatazka giza kondizio terrorismo |
11,49 €*
Versandkostenfrei
Die Verfügbarkeit wird nach ihrer Bestellung bei uns geprüft.
Bücher sind in der Regel innerhalb von 1-2 Werktagen abholbereit.
Aurreko mendeko laurogeiko hamarkadan gaude. Hemerotekan-eta berunezko urtetzat ezagutzen diren haietan. Iparraldean, ETAko iheslari errefuxiatuek aterpe bilatzen dute, eta hori baino gehiago ere bai. Hegoaldetik ihesi joandakoez gain, Iparraldeko militanteak ere badira erakundearen sareetan, baita hainbat komando aktibotan ere. Horien artean, luzaroan ibiltari aritutako komando bateko kideak dira eleberriaren protagonista nagusiak. Ez bakarrak, ordea. Protagonista baitira, halaber, komandoaren ekintzek sorturiko biktima ugariak. Protagonista dira sarraskiek eragindako erreakzio askotarikoak, gorrotoa, etsipena, dolua, tristura, sufrimendua... Protagonista dira, halaber, batzuen eta besteen argudio eta kontrargudioak, gezur itxurako egiak, egia itxurako gezurrak. Protagonista da, funtsean, giza kondizioa, bere loriak eta miseriak agerian. Fikzioa baita, maiz, kronika modurik zintzoena.
ITXARO BORDA (1959). Oragarre herrikoa da, Baionan sortu bazen ere, eta Lapurdiko hiriburuan bizi da gaur egun, Paris eta Maulen bizi ondoren. Historia Garaikidean lizentziatua da, eta bere lehen poema 1974an Herria aldizkarian argitaratu zuenetik, olerkiak, saioak, antzerkia, nobelak, artikuluak eta kanta hitzak idatzi ditu. Bereak dira, besteak beste, Bizitza nola badoan eta Zure hatzaren ez galtzeko (poesia-liburuak, 1984 eta 2014 hurrenez hurren), % 100 Basque (Euskadi Saria), Ezer gabe hobe eta Boga boga (nobelak, 2002, 2009 eta 2012) eta Hiruko (narrazioak, 2003).