T (Tragediaren poza)
Autor: | Juanjo Olasagarre |
---|---|
EAN: | 9788498681383 |
eBook Format: | ePUB |
Sprache: | metaCatalog.groups.language.options.euskara |
Produktart: | eBook |
Veröffentlichungsdatum: | 01.01.2008 |
Kategorie: | |
Schlagworte: | dekadentzia errealitate poesia |
7,99 €*
Versandkostenfrei
Die Verfügbarkeit wird nach ihrer Bestellung bei uns geprüft.
Bücher sind in der Regel innerhalb von 1-2 Werktagen abholbereit.
Bashevis Singerrek zioen indar arraroa daukala janzkerak. Nobela honetan ere indar handia dauka janzkerak, indar arraroa, baina ez da arropaz bakarrik ari, bizitzaz ari da gehien bat. Guk geuk gidatzen dugu gure bizitza? Galdera Mendebaldeko Kulturaren erroetan dago, eta milaka literatur lan saiatu da plazaratzen eta erantzuten. Nobela honek galdera hori egin nahi du berriz ere, hemendik, gaur egungo Euskal Herritik. Erantzuna, baldin badago, norberak aurkitu behar du, jakina.
Alde batetik, tragediari buruzko ikastaro bat egiten ari da Terese, eta bestetik, aitaren heriotza iragarriaren tragedia ari da unez une bizitzen. Terese eta Tragedia, biak 't'z hasten diren hitzak. Ermuko Foroko kide da Barrutia irakaslea. Barrutiak ematen dio Tereseri tragediari buruzko ikastaro hori eta harreman esperpentiko bat sortzen da irakasle eta ikaslearen artean. Bada, bestalde, gertakari ilun bat Barrutia eta Tereseren aita lotzen dituena. Hirurogeita hamarreko urteetan gertatu zen, eta Hendaian bizi ziren orduan, Espainiako poliziatik ihesi.
Elementu horiek denak mahai gainean jarri ditu Olasagarrek eta tragediari buruzko kontakizun mingarri bat sortu du. Pertsonaiei min egiten diena, eta irakurleari ere bai. Izan ere, umore beltzez, sarkasmoz, eta esperpentoz betea dago T, atzean ezkutatzen denak, ordea, min egiten du.