Uda alferkeria gozoan

Erroman txapelketa jokatu ondoren, Olympia bere etxera itzuli da uda pasatzera. Gasteizen ikaragarri dibertitu da bere betiko lagunekin: autotxokeetan ibili, igerilekura joan eta, gainera, patinaje artistikoa deskubritu du... Primeran ibili da alferkeria gozoan, ondoegi... Oporrak, ordea, berehala bukatu dira eta bera ia ez da entrenatu! Zorionez, bere ingurukoen laguntza izango du, lagunena, etxekoena, taldekideena... eta Mariorena?

ALMUDENA CID gasteiztarra da. Arantzabela ikastolan hasi zen gimnasia errtimikoan, eta Olinpiar Jokoetan lau final jokatzera iritsi zen. 28 urterekin erretiratu zen. Jende askok txapelketa baten aurrean izaten diren beldurrez eta nerbioez galdetzen zion edo nola egin behar den ikasketak eta entrenamenduak batera eramateko edo zerk lagundu zion gehien Olinpiar Jokoetara iristeko. Horrela sortu zen Olympia: Almudenaren bizitza kontatzeko modu partikularra, bere garaipenak eta etsipenak, lagunak, maitasuna, bizi izan zituen abenturak eta beste gauza asko. Liburu hauekin beste amets bat ere konplitu du Almudenak: txikitan euskaraz ikasten hasi zen ikastolan, eta orain izugarrizko poza ematen dio Olympia euskaraz irakurriko dela jakiteak.

Weitere Produkte vom selben Autor

Download
ePUB
Zinta gorria Almudena Cid

8,49 €*
Download
ePUB
Pauso bat gehiago Almudena Cid

8,49 €*
Download
ePUB
Puntera beltzak Almudena Cid

8,49 €*
Download
ePUB
Ustekabeko bira (Olympia5) Almudena Cid

8,49 €*