Belarraren ahoa

Demagun Hitler ez zela Berlinen hil 1945ean. Demagun ez zuela gerra galdu eta Europa osoaz jabetu zela, Britainia Handia barne. Demagun itsasoz doala Manhattanen jabe egitera. Itsasontziko sotoan preso, Charles Chaplin kome­diantea. Demagun, 1886an, Frantziatik New Yorkera Askatasun Anderea puskatan daramaten itsasontziaren soto haietan Olivier Legrand izeneko polizoia doala Ameriketara. Askatasun pertsonalaren alegoria ederra egiten du Harkaitz Canok bi historia horiek bat egiten duten unetik aurrera, kontakizun bizkor, samur, poetiko honetan. 'Batzuetan gertatzen da hala ere: elur geruza baten barruan harrapatutako norbaitek aterki baten punta zorrotzarekin zulatzen du goiko geruza eta mundu estrainio batean agertzen da'.

Weitere Produkte vom selben Autor

Download
ePUB
Telefono kaiolatua Harkaitz Cano

7,49 €*
Download
ePUB
El hombre del cartapacio Elvira Lindo, Nuria Barrios, Harkaitz Cano, Miguel González San Martín, Fernando Iwasaki, Manuel Man

5,99 €*