Mundu osoan onetsi zaion Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak eleberriaren aurretik, Documenta Saria irabazi zuen kontakizun honekin eman zion hasiera Irene Solàk bere literatura ibilbideari. Nobela honetan hasi zen hitzekin, pertsonaiekin eta fikzioekin jolasean, eta unibertso literario guztiz propio eta originala arakatzen eta esperimentatzen. Ada bere herrira itzuli da Londresen hiru urte eman ondoren. Han du zain aurreko mundua: familia, lagunak, maitasun zahar bat... Baita herria bera ere. Atzean utzi nahi izan zuen unibertso txiki hori berreskuratu nahian, horien guztien inguruko kontakizunak asmatzen hasiko da. Adaren beraren historia da, beraz, hau, eta Adaren istorioen historia. Kontakizun segida bat txirikordatuz egin du Irene Solàk eleberri hau, narrazioek mundua azaltzeko duten garrantzia azpimarratzen duen nobela, kontatzeko artea goi mailara daramana.

Irene Solà (Malla, 1990). Arte Ederretan lizentziatua da Bartzelonako Unibertsitatean eta Literatura, Zinema eta Ikus-Kulturako Masterra du Sussexeko Unibertsitatean. Amadeu Oller Saria jaso zuen Bèstia poema-liburuaz (Galerada, 2012), eta ingelesez eta italieraz argitaratu da. Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak (ALBERDANIA, 2020) eleberriak zenbait sari jaso ditu, besteak beste Anagrama Eleberri saria eta Europar Batasuneko Literatura Saria, eta, euskaraz gainera, hainbat hizkuntzatara itzuli da, hala nola ingelesa, frantsesa, italiera, nederlandera, arabiera eta turkierara. Dikeak (katalanez L'Altra Editorialek 2017an argitaratua) da bere lehen eleberria, eta Documenta Saria irabazi zuen. Idazle egoiliarra izana da George Mason Unibertsitateko International Writers Center-en (Virginia), eta Writers Art Omi-Ledi House programan (New York) parte hartu du.

Weitere Produkte vom selben Autor

Download
ePUB
Download
ePUB
Canto eu e a montaña baila Solà, Irene, Solà Sáez, Irene, Alonso Seisdedos, María

24,50 €*