Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak
Autor: | Irene Solà |
---|---|
EAN: | 9788498686272 |
eBook Format: | ePUB |
Sprache: | metaCatalog.groups.language.options.euskara |
Produktart: | eBook |
Veröffentlichungsdatum: | 22.06.2020 |
Kategorie: | |
Schlagworte: | Pirineoaurrea heriotza maitasuna mamuak mendia mendiko bizimodua mitoilogia polifonia |
11,99 €*
Versandkostenfrei
Die Verfügbarkeit wird nach ihrer Bestellung bei uns geprüft.
Bücher sind in der Regel innerhalb von 1-2 Werktagen abholbereit.
Pirinioetan bizi -eta hiltzen, edo hilik bizi- dira eleberri honetan hitz egiten digutenak. Ekaitzeko hodeiak mintzo zaizkigu, eta oinaztarria, eta heriotzan murgilduko den nekazari poeta ere mintzo zaigu, guri eta lurrari. Eta mintzo zaigu, baita ere, orduz geroztik seme-alabak baka-rrik hezi beharko dituen alargun gaztea. Eta sorgin deklaratu ondoren urkatu zituzten lau emakumeak mintzo zaizkigu. Eta mendiak, eta perretxikoak, gizonezkoak eta emakumezkoak, eta mamuak, eta laminak, eta maitagarriak, orkatzak, txakurrak... Lurra bera mintzo zaigu, noizbait mendiez erditu zen lur hori bera. Mendi ikaragarri horiek mendetan ezagutu dituzte bertakoen bizimodu latza eta haien amodioak; ezagutu dituzte jazarpenak, ihesak, gerrak, gorrotoak. Mugako bizitza. Eta eder ageri zaizkigu beti; are ederragoak Irene Sola? bezalako kontalari peto batek kontatzearen plazeraren oparia egiten digunean. Sen berezia darion begiratzeko eta kontatzeko modu teluriko batean, emakumezkoenak baitira eleberriko ahots guztiz gehienak. Akaso emakume baten eskutik soilik posible litzatekeen ikuskera baten arabera ehunduak.
Irene Solà (Malla, 1990). Arte Ederretan lizentziatua da Bartzelonako Unibertsitatean. Be?stia (Galerada, 2012) bere poema-liburuak Amadeu Oller Saria jaso zuen, eta Erresuma Batuko Shearsman Books argitaletxeak ingelesez argitaratu zuen 2017an, eta bere lehen eleberriak, Els dics (L'Altra Editorial, 2017), Documenta Saria irabazi zuen. 2018an, idazle egoiliarra izan zen Gerge Mason Unibertsitateko International Writers Center-en (EEBB), eta 2019an, Writers Art Omi-Ledi House programan (New York) parte hartzeko aukeratu zuten.